Igelaren Bandak kontzertua eskainiko du uztailaren 6an Zugarramurdiko lezean

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 4a, 11:11

Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek osatzen dute Igelaren Banda.

Ortzegunean 18:00etan Kultur 2017 programaren baitan

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak antolatutako Kultur 2017 programaren baitan ekainaren 23tik irailaren 9ra musika, dantza eta arteko 40 emanaldi prestatu ditu 38 udalerritan. Programaren barrenean, uztailaren 6an, ortzegunean 18:00etan Igelaren Bandak emanaldia eskainiko du Zugarramurdiko lezeetan. 4 euroko sarrera ordaindu beharko da lezeetan sartzearen truke. 

 

Igelaren Banda 1998an sortu zen eta 2000. urtean karrikaratu zuen lehen diska. 2011 urtetik honat Bixente Martinez (gitarra), Hasier Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaraville dira taldekideak. 2013ko martxoan Preguntatxo bat diska karrikaratu zuten eta geroztik hainbat kontzertu eskaini dituzte. 2015 urteko udazkenean Debalde festa diska karrikaratu zuten, bertsolariek gehien erabiltzen dituzten doinuei eskainia.

Egun berean, lezeetara eta Sorginen Museora bisita gidatua eskainiko da 11:00etatik 19:00etara. Helduek 4,50 euro ordaindu beharko dute eta 6-12 urte arteko haurrek bina euro. Erreserbak 948 599004edo info@zuga­rramurdi.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun