Azkaingo Larrun kanta abesbatzak emanaldia eskainiko du Saran uztailaren 6an

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 3a, 10:45
Azkaingo Larrun kanta abesbatza mistoak ostegun arratsean kantatuko du Sarako elizan.

Ostegun gaueko 9:30ean elizan

Beti Gazte elkarteak kantaldi bat antolatuko du elizan uztailaren 6an, ostegun gauez, 9:30ean. Gau horretan Azkaingo Larrun kanta abesbatza mistoaren doinu goxoak entzuten ahalko dira. Sartzea 10 eurotan izanen da eta urririk 14 urte baino guttiagokoentzat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun