Udako merkatua izanen da astelehenero Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 10:10

Astelehenero izanen dute merkatua Sarako plazan, irailera bitarte

Uztailaren 3tik irailaren 25era, herriko bestetako astelehenean salbu

Uztailaren 3tik goiti iralaren 25 arte (irailaren 11 salbu) astelehen goiz guziz merkatu bat izanen da plazan. Merkatu horretan artisauak, bitxi, jantzigileak eta saltzaileak atxematen ahalko dira. Merkatua goizeko 9etan idekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun