Xareta Eguna Zugarramurdin ospatuko da ekainaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 23a, 08:45

Gan den urtean Urdazubin egin zuten Xareta Eguna.

Sorginen Museoko hamargarren urtemugaren ekitaldiaren ondotik bazkaria izanen da 

Aurtengo Xareta Eguna Zugarramurdin ospatuko da. Beti bezala, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoako herritarrak biltzea eta eguna elkarrekin giro onean pasatzea izanen da ospakizun honen xedea eta aurten Zugarramurdiri egokitu zaio antolatzea. 

 

Ekainaren 25ean izanen da, eta hauek ditugu ekitaldiak:

• 08:30ean: Ibilaldi gidatua Zugarramurditik Urdazubira eta buelta, Pottokaren Bidetik: Azkeneko 500 urteetan Xaretan izandako aldaketak.

•12:00etan: Dantzari ttikien emanaldia plazan

• 12:30ean: Zugarramurdi eta Sarako jigante mitologikoak.

• 13:30ean: Museoko 10. urtemugaren ekitaldia.

• 14:30ean: Bazkaria Azketa jatetxean (25 eurotan txartela salgai). Kanta eta Joxe Angel Elizalderekin dantzaldia barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun