Sinfonietta Academicak kontzertua eskainiko du Zugarramurdiko Lezean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 22a, 10:06

Sinfonietta Academicaren emanaldi bat.

Larunbat honetan, ekainak 24, Sinfonietta Academicak Manuel de Fallaren ‘Amor Brujo’ joko du, bere 25. urteurrena ospatzeko. Arratseko 20:00tan hasirik, San Juan gaueko kontzertu bakar honetan, 50 musikari eta bailaora arituko dira, Caroline Collieren zuzendaritzapean.

Bertzalde, Carmen Becerra kitarrajolearen eskutik, Joaquín Rodrigoren ‘El Concierto de Aranjuez’ aditzeko aukera izanen da.

Sarrerak 10€tan helduentzat, 8€tan 12 urte baina gutxiagokoentzat. Salgai Zugarramurdiko Lezean eta www.entradascajarural.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun