Euskal Herriko Eskolartekoaren bat-bateko finalaren aitzakian, besta handia antolatzen da urtero egitasmoa biribiltzeko. Aurtengo hitzordua ekainaren 10ean izango da Saran. 11:00etan hasiko da finala trinketean. Sarako bertso eskolako haurrek kantatuko diete ongi-etorria. Sartzea kitorik. Txapelketa bukatuta bazkaria eskainiko da Lur Berrin, Idokiren eskutik (bio janaria).
Bazkalondoan, 16:00etatik 18:00etara rap freestylean ariko dira Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre Lur Berrin bertan. Sartzea kitorik izanen da eta Olhain ikastolak antolatuko du ostatua han berean.