Pentekoste Eguna ospatuko dute Dantxarinean ekainaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 5a, 07:25

Maria Aurora Larraldek atera zuen zenbaki sariduna aurkezpenean. Argazkian, Txomin Iribarren, Dantxarineko Merkatari Elkarteko presidentearekin.

1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari

Dantxarineko Pentekoste Eguna ospatuko dute  ekainaren 5ean, astelehenarekin. Bigarren Gerra Mundiala ondoren mugak itxiak egon ziren urteetan zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau besta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 bat urte ospatzeari utzi zioten. Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak besta hau berreskuratu du azken urteotan eta zazpigarren edizioa beteko du.

 

Egitaraua

10:00etan Puzgarriak, musika eta zezen mekanikoa.

11:00etan Euskal dantza.

12:00etan Sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan.

12:00etan Herri Kirolak Larretxea anaiekin.

14:00etan, 1.500 euroko txekearen irabazlearen ibilbidearen hasiera.

16:00etan egunaren bukaera.

 

Egunean bertan 1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari. Joan den astean egindako aurkezpenean atera zuen zenbaki sariduna Maria Aurora Larraldek. Irabazleak hiru hilabete edukiko ditu dirua bentetan gastazeko. Irabazleak benta guztietatik pasako da auto deskapotable batean txeke guztiak jasotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun