Sarako Ikastolako besta ospatuko dute ekainaren 4an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 11:40
Haurrentzat puzgarriak izanen dira Olhain ikastolaren bestan, igande arratsaldean.

Igande eguerditik goiti sagarno kupelak idekiko dira, bazkaria izanen dute eta haurrentzat puzgarriak

Sarako Olhain ikastolak antolatzen dituen hitzorduetan gertakari hau saihestezina bilakatu da. Mendekoste bezpera guziz bezala, ikastolak bere besta antolatu du, kiroldegia sagarnotegi bilakaraziz. Ekainaren 4an, beraz, eguerditik goiti sagarno kupelak idekiko dira, ondotik bazkari alaitu bat antolatua da, haurrentzatzat joko puzgarriak izanen dira. Tokiak erreserbatzeko ikastolarekin harremanetan sartu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun