Larunbatean Laish artistaren pop britaniarra, Paxkal Irigoyenen rock orkestrala, Mamu ttiki bat eta Totorro bretoi taldea entzuten ahalko dira. Haurrentzat xoko bat izanen da ere. Gaualdia Musique D’Apéritif DJak eta Los Chimberosen zuzeneko karaokearekin bukatuko da. Igandean, eguerdi aldean Howdy SS eta Bigott taldeak plaza girotuko dute. Arratsalde osoan, MerkatuUSO saratar eta kanpoko artesauek sortu merkatua izanen da eta A side B Side taldeak joko du; horrez gain, Zazpiak Bat dantza taldeak 2016 ko kabalkadako dantza ederrak aurkeztuko ditu. Familian edo lagun artean momentu goxo bat pasatu nahi baldin baduzue baso baten inguruan, jateko aukera ere izanen da, dudarik gabe data hauek gogoan atxiki. Larunbatean sartzea 12 eurotan izanen da eta igandean urririk.