Europako musika taldeak bilduko dituzte asteburuan Sarako zortzigarren Usopop jaialdian

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 25a, 12:07

Zortzigarren urtez, jendetza erakarriko du Sarara Usopop musika jaialdi bereziak.

Zazpiak Bat dantza taldeak 2016ko kabalkadako dantzak ere aurkeztuko ditu 

Bada zortzi urte Usopop elkarteak Europako musika taldeak Sarara ekarrarazten dituela musikazaleen loriarendako, arrakasta honetaz azkar elkarteak bere ahalegin guziak egiten ditu gertakari hau ederrena izan dadin. Aurten bi egunez iraganen da maiatzaren 27 eta 28an, betiko moduan mendia eta herriko plaza txandakatuz. 

 

Larunbatean Laish artistaren pop britaniarra, Paxkal Irigoyenen rock orkestrala, Mamu ttiki bat eta Totorro bretoi taldea en­tzuten ahalko dira. Hau­rren­tzat xoko bat izanen da ere. Gaualdia Musique D’Apéritif DJak eta Los Chimberosen zuzeneko karaokearekin bukatuko da. Igandean, eguerdi aldean Howdy SS eta Bigott taldeak plaza girotuko dute. ­Arra­tsalde osoan, MerkatuUSO saratar eta kanpoko artesauek sortu merkatua izanen da eta A side B Side taldeak joko du; horrez gain, Zazpiak Bat  dantza taldeak 2016 ko kabalkadako dantza ederrak aurkeztuko ditu. Familian edo lagun artean momentu goxo bat pasatu nahi baldin baduzue baso baten inguruan, jateko aukera ere izanen da, dudarik gabe data hauek gogoan atxiki. Larunbatean sartzea 12 eurotan izanen da eta igandean urririk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun