Jatorriei dagokienean, partehartzaile gehienak Baztan eta Iparraldekoak izan ziren, azken hauen artean, eta partehartzaile kopuruari dagokienean, saratarrak nabarmendu zirelarik ohikoa den legez. Urdazubiarren artean, soilik zortzik parte hartu zuten, denak gizonezkoak.
Valerie Larrabururen hitzetan, antolatzaileek balorazio positiboa egiten dute. Urtetik urtera partehartzaile kopurua handia baita, nahiz eta aurten, 2016ko edizioarekin alderatuz korrikalari kopuruak behera egin duen arren. Aurreko urtean 80 pertsona hurbildu ziren, inoiz izan den korrikalari kopuru handiena.
Zago eta Olazabal garaile
Gizonezkoen artean, Didier Zago (1:06:38), Iñaki Mihura (1:10:20) eta Mikael Etxeberri (1:10:57) izan ziren lehenak eta trofeo bana jasotzeaz gain, Kaikuren produktu sorta eta hurrenez hurren 250, 150 eta 50 euroko sari bana eman zieten. Emakumezkoek sariketa berbera jaso zuten, baina Kaiku produktuen ordez Martikoren produktu sorta jaso zuten. Hauen artean, sailkaturiko lehen hirurak Alizia Olazabal (1:24:38), Pantxika Gaikotxea (1:43:47.84) eta Amaia Saint Martin (1:46:51).
Urdazubiarren artean, sailkapena hola geratu zen: Mikel Ameztoi (1:29:52), Aitor Rementegi (1:34:03) eta, hirugarren postuan, denbora bera egin zuten Jon Ollo eta Mikel Mujika (1:36:05). Urdazubiarren kasuan, Ofizialdegiren Olimpia ardo botila batzuk. Didier Zagok, gainera, oren guztien artean markarik onena lortu zuela eta, Irigoienea Hotelean egonaldia irabazi zuen.