Sara VTT ibilaldia antolatu du Olhain Ikastolak maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2017ko maiatzaren 19a

Igande goizeko 8:30ean abiatuko dira txirrindulariak Sarako plazatik

Bi ibilbide proposatuak dira, 26 eta 35 kilometrokoak

Azken alean aipatu bezala, Olhain ikastolak VTT ibiladi bat antolatu du igande honetarako, maiatzaren 21erako. Bi ibilbide proposatuak dira bat 26 kilometrokoa eta bestea 35 kilometrokoa, ibilaldian zehar jateko eta edateko puntuak izanen dira. 

Izen-emateak egunean berean eginen dira goizeko 7,30etatik goiti, 5 euroko parte har­tze batekin, abiatzeak 08:30etik goiti eginen dira. Kaskoa beharrezkoa da eta haurrek ibilaldia heldu batekin egin beharko dute. Informazio gehiagorentzat http://saravtt.jimdo.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun