Zugarramurdiko Sorginen Etxea museo bitxienen artean aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 18a, 12:21

Zugarramurdiko Sorginaren Museoak 32.000 bisitari izan zituen iaz.

Hundredrooms atari turistikoaren zerrenda, Museoaren Nazioarteko Egunaren harira

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 18an. Aitzaki horrekin, estatuko museo bitxienen zerrenda egin du Hundredrooms atari turistikoak eta bederatzi berezienen artean ageri da Zugarramurdiko Sorginen Museoa.

 

Zugarramurdiko Sorginen Museoarekin batera, Lanzaroteko Museo Atlantikoa (Kanariar Uharteak), Astorgako Txokolatearen Museoa (Leon), Castell de Gauadalest herriko Museo de Saleros y Pimenteros (Alakant), Munduko Miniaturen Museoa (Mijas, Malaga), Orinalaren Museoa (Ciudad Rodrigo, Salamanka), Berunezko Soldadutxoen Museoa (L’Iber, Valentzia), Perez Sagutxoaren Etxe-Museoa (Madril) eta Lurrinaren Museoa (Bartzelona).

Gan den urtean 32.000 bisitari izan zituen Zugarramurdiko Sorginen Museoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun