Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketaren seigarren edizioa eginen dute maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2017ko maiatzaren 18a

Urdazubiko Kontrabandisten larterketa igandegoizeko 10etan abiatuko da Urdazubiko plazatik.

Igande goizeko 10etan abiatuko da 15,83 kilometroko ibilbidea duen lasterketa

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, Urdazubiko Salbatore besten aitzineko igandean, maiatzaren 21ean, Kontrabandisten Lasterketa eginen da. Lasterketa igande goizeko 10etan hasiko da eta dortsalen banaketa egunean berean, 08:45etik aitzin herriko plazan. 

 

Plazatik abiatuta 15,83 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, 656 metroko desnibelarekin, tartean Azkar eta Elorga lepoak igoz. Zehazki, plazatik abiatu eta plazan helmugaratuko dira korrikalariak eta tartean Gurutze bidexkara, Elizondokokoborda, Azkar lepo, Zabittiki, Gurutze Mitxelenborda, Axularrenea, Iribereko iturria, tarteko helmuga, ur depositoa, Elorgalepo, Atolepo, Indaburukoborda, Gainekola zubia, Bizubiak eta presa pasatuko dituzte.

Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke maiatzaren 19ra arte eta gehienez 200 lagunendako lekua izanenda.

Sariei dagokienez, 250, 150 eta 50 euro izanen dira hiru lehen sailkatuentzat, gizonezko nahiz emakumezkoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun