Urdazubiko Pablo Irazoki saritu dute FARPLUS “Botikaria egun batez” lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 3a, 11:17

Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako DBHko ikasleak, Farplus lehiaketan.

Urdazubi-Zugarramurdiko DBHko ikasleek Aste Txurirako botikina prestatu zuten

Farplus-ek ‘Botikaria egun batez’ lehiaketaren 1. Edizioa andolatu du. Farplus-en xedetako bat, botiketan eskaintzen den zerbitzua herritarrei ezagutaraztea da. Oraingo honetan eskolari zuzendu dira, ikasleek estimulu positibo baten bidez, osasun eremua ezagutzeko. Honela, Farplusek Nafarroa osorako DBHko ikasleen artean antolatutako lehiaketan parte hartu zuten Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako ikasleek eta Pablo Irazoki Olaizola urdazubiarrak bigarren saria irabazi zuen.

 

Helburua, ikasleen autonomia sustatzea izan da euren irteeretarako botikina prestatuz eta lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuz. Horretarako, lehen sorospenetarako botikin bat prestatu behar izan zuten DBHko ikasleek. Martxoan eskolarekin eskiatzera joatekoan zirenez, Aste Txurirako botikina prestatu zuten. Honela, produktu bakoitza eta bere argibideak aztertu behar izan zituzten, istripu bat gertatuz gero arduraz jokatzeko. Honekin batera,  produktuan agertzen diren argibideak jarraitzeak duen garrantziaz hausnarketa egin behar izan zuten.

Erran bezala, lehiaketa honen lehen edizioan  Pablo Irazoki Olaizola ikasleak, bigarren saria irabazi zuen. Ikasleak gustora aritu ziren beraien lanak egiten eta eskerrak eman nahi izan dizkiote Miren Oiartzabaleri emandako laguntzarengatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun