Telesforo ez da Bogart antzezlana eskainiko dute Saran martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 3a

Larunbat arratsaldeko 6etan Lur Berri gelan

Martxoaren 4an, larunbat arratsaldearekin, Telesforo ez da Bogart antzezlana emana izanen da Lur Berri gelan. Antzerkia Iduzkilore tropak antzeztuko du, antzerkilari hauek dituzte Iduzkilore eta Hazparneko anderea taularatu. 

 

Antzezlan honetan, Casablanca filma oinarritzat hartuz 1936ko gerlatik Alsina itsasontzian ihes egin duten euskaldun batzuen istorioa kondatzea erabakitzen duten antzerkilari tropa baten gorabeherak kondatzen ditu.

Sartzeak egunean berean salduko dira 10 eurotan (16 urtetik goiti). Antzerkia arratsaldeko 6etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun