‘Telesforo ez da Bogart’ antzezlana eskainiko dute abenduaren 17an Senperen

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 15a, 07:49

Larunbatean 20:30ean Larreko gelan

Hazparneko anderea eta Francoren bilobari gutuna antzerkien arrakastaren ondotik, euskarazko bertze obra bat preziatzen ahalko da Senpereko Larreko aretoan abenduaren 17an, larunbata, 20:30ean: Telesforo ez da Bogart

 

Xabier Mendigurenek idatzi eta Inazio Tolosak zuzentzen duten obra Casablanca filman oinarritua da. Iduzkilori antzerki taldeko aktoreen artean daude Mizel Jorajuria senpertarra eta Bernadette Luro Iratzoki eta Lierni Elortza azkaindarrak. Beraiekin batera, Peio Berhokoirigoin, Maider Beheran, Iban Ithurbide, Ainhoa Elizondo, Maialen Fauthoux eta Kattin Mendiburu ariko dira taula gainean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun