Larunbatean 4:30ean haurrentzako krakada eta 6:30ean Sarako kantariek alaituko duten aperitifa Herriko Etxeko arkupepean
Abenduaren 17an ongi etorri berezia eginen zaio Olentzerori Saran. Larunbat arratsaldeko 4:30ean Sarako dendari eta eskulangileen elkarteak haurrentzat krakada bat eskainiko du, ondotik Olentzero eta haurrek herriko karrikak animatuko dituzte kantu eta musikekin. Iluntzean, 6:30ean inguru, Herriko Etxeak Sarako kantariek alaituko duten aperitifa bat eskainiko du arkupepean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.