Larunbat goizean pastiza salmenta, arratsaldean Larrunera trenez igo eta gero krakada izanen da
Urtero bezala, Sarako Turismo Bulegoak bultzaturik, herria mobilitzatzen da Teleton elkartea sustengatzeko. Abenduaren 3an, 10:30etik goiti pastiza salmenta bat eginen da plazan, arratsaldeko 2etan hitzordua emana da San Inazioko lepoan Larrunera trenez igotzeko eta gero oinez jausteko edo treinez nahi duenarentzat, txartela 10 eurotan salduko da egun horretan. Eguna bukatzeko, 16:30ean Pikassaria jatetxean krakada bat eginen da, 5 euroko parte hartzea galdegina izanen da. Egun horretan bilduko den diru guzia Teleton elkarteari emanen zaio.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.