Udazkeneko musika hitzordu berria Saran Usopop-en eskutik

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 25a

Ekiza izanen da igande arratsaldean Saran joko duen taldeetako bat. Argazkia: Jon Iraundegi

Ekiza, Bilau eta Portugalgo Noiserv kantaria etorriko dira igandean 17:00etatik aitzinera Lur Berri gelara

Sarako gertakari musikaletan ezinbestekoa bilakatu den Usopop elkarteak hitzordu berri bat proposatzen du azaroaren 27an, igandearekin, arratsaldeko 5etatik goiti Lur Berri gelan. Egun horretan Portugalgo Noiserv kantariaren pop-rock musika, Euskal Herriko Ekiza eta euskarazko testu minimalistak eta folk musika nahasten dituen Bilau taldea entzuten ahalko dira. Sartzea 9 eurotan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun