Santa Katalina eguna ospatuko dute azaroaren 27an Saran

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 24a, 07:30

Ihalarreko Baratxarteko bazkariaz gain, pilota zaleek pasaka partida ikusteko aukera izanen dute pleka trinketean

Azaroaren 27an Sarako Ihalarreko Baratxartea jatexean Santa Katalina ospatuko da. Egun horretan, tripotxak jaten dira 29 eurotan den menu berezi batekin: Garban­tzoak, xerri mutu­rra eta lukainka erreak, tripotxak “bixi-bixi” saldan eginak, ahatekia patatekin, sagar hostorea banilazko izozkiarekin. 

Erreserbatzeko: 0559542048.

11:30ean auzoko aperitifa ere eginen da  jatetxean. Pilota zaleek, 10:30ean pasaka partida bat ikusten ahalko dute pleka trinketean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun