Agin Laburu eta Eli Pagola ariko dira kantari Lur Berri gelan 20:30etik aitzinera
Sarako bertso afaria azaroaren 19an eginen dute Sarako Lur Berri gelan, Olhain ikastolak eta Gaztetxeak antolatuta. Agin Laburu eta Eli Pagola ariko dira kantari. Bertsoak aditzeaz gain menu bikaina dastatzeko aukera izanen da 20 eurotan: xipiroinak saltsan, idikia saltsan eta pastas freskoak, gasna eta pastiza, kafea eta digestifa. Larunbatean 20:30ean da hitzordua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.