Selauru hustea antolatu du igandean Sarako eskola publikoak

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 11

Sartzea urririk izanen da polikiroldegian eta ostatua ere jarriko dute 

Heldu den azaroaren 13an, igandearekin, Sarako eskola publikoak selauru huste bat antolatzen du polikiroldegian. Egun osoan iraganen da, goizeko 9etatik landa. Edonori idekia da, tokiak erreserbatzeko eskola publikoarekin harremanetan sartu behar da. Sartzea urririk izanen da, bertan ostatu bat eta talo, ogitarteko salmenta bat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun