Landibar Bentako Tomás Ávila sukaldari irabazleak kuiatxo- edo kalabazin-lasagna testura ezberdinetan pintxoa aurkeztu zuen. Epaileek pintxoen maila oso ona zela aipatu zuten.
Hamabost egunean zehar pintxoak dastatu duten jendearen artean Mutrikuko landa-turismo etxean asteburu bat zozketatu zen eta irabazlea Nades Noseychelles izan zen.
Facebooken bidez ere zozketa bat egin zen pintxo irabazlea bozkatu zutenen artean eta irabazlea Toribio Inda izan da.