Saran errebestak ospatuko dituzte lehen aldiz urriaren 29an

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 28a

Larunbat goizean pilota partidak, aperitifa Lur Berrin eta zikiroaeta arratsean Herritarrak Djak giroa ematen segituko du

Sarako gazteria eta gaztetxeak elkarlanean, lehen aldiko Sarako erre­bestak antolatuko dituzte urriaren 29an larunbatarekin. Goizeko 11etan pilota partidak izanen dira errebotean ondotik eguerditan aperitifa. Arratsaldeko 1etan Lur Berri gelan zikiroa eginen da «Binuza Fresko» txarangak animaturik, egunean berean aurretik saldu ez diren txartelak emanen dira salgai 22 eurotan. Gaueko 10etan Herritarrak dj-ak giroa ematen segituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun