Larunbat arratsaldean garagardo dastaketa proposatuko dute Herriko Etxeko Edantegian eta arratsean kontzertuak
Aurten ere Herriko Etxeko Edantegiak garagardoa ospatuko du urriaren 22an. Garagardo dastaketa bat proposatzen dute: Belgikako La Chouffe garagardo horia, Alemaniako Paulaner Salvator garrasta, Belgigako Kasteel beltza eta Euskal Herriko Akerbeltz xuria. Arratsaldeko 7etatik 8ak arte Happy Hour bat eginen da, hau da basoak erdi prezioan. 22:00etan Ugalde Hamondarrak eta If Renaud Was a Punk (IRWAP) taldeek giroa emanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.