Urtemuga ospatzeko besta eguna apailatu dute urriaren 8an
Aurten, bi hamarkada betetzen dira euskaltzale talde batek Senpereko Oxtikenea etxea erosi eta konpondu zuela euskal gunea sortzeko karrika nagusiaren ondoan. Urtemuga ospatzeko besta eguna apailatu dute urriaren 8an. Larunbat goizeko 11etan txontxogiloak izanen dira haurrentzat, eta puzgarriak egun osoan. Eguerdian bazkaria eta gauean kontzertuak, bertzeak bertze, Xutik taldearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.