Zazpiak Bat taldeak bultzaturik Kabalkada emanen dute urriaren 9an Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 4a

80 bat heldu motibatu dira proiektuan parte hartzeko

Urriaren 9 an, igande arratsaldeko 3etan, plazan saratarrek kabalkada bat emanen dute. Proiektu hori Zazpiak Bat taldeak bultzaturik gauzatu da, 2011ko Oroitzapenetik bidaiarat ikusgarriaren ildoa segituz. 80 bat heldu motibatu dira proiektuan parte hartzeko, izan dantzari, antzerkilari, kantari. 

Dantza errepikak 2015eko urrian hasi dira eta antzerkia berantago maiatza inguruan. Ikusgarrian kabalkadako ohiturazko dantzak ikusten ahalko dira mutxiko, kadriak, gabota, fandango, arin arina eta makil ttiki.

Urriaren 9an eguraldi txarra baldin bada emanaldia urriaren 16ra gibeleratua izanen da. Sartzea 12 euro gostako da (12 urte arteko haurrentzat urririk). Antzerki, dantzak, kantuak, bertsoak… Saran inoiz eman den lehen kabalkada izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun