Gogoratu behar da maiatzean H2O-Gurea mugaz gaindiko proiektua onartu zela eta egitasmo honetan parte hartzen du Urdazubiko Udalak, bazkide gisara. Proiektu honen helburuetako bat da Alkerdi auzorako edateko ur-hornidura bermatzea da, ur-sare ezberdinak elkarlotuz. Proiektu honen espedientea hobetzen ari dira gaur egun, bertze gauzen artean, Nafarroako Gobernuak hitzemandako aportazioa baieztatzen duen agiriaren esperoan.
H2O-Gurea proiektua Agglomération Sud Pays Basque erakundeak gidatzen du eta bazkide gisara daude, Urdazubiko Udalarekin batera, Gipuzkoako Aldundia, Uraren Euskal Agentzia, Servicios de Txingudi S.A, eta Gestión Ambiental de Navarra (GAN) erakundeak. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren, Adour-Garona Ur Agentzia eta Pirinio Atlantikoen Departamentuaren babesa dauka. Proiektu honekin, edateko uraren hornidura segurtatzeaz gain, uholde-arriskuen aitzinean kudeaketa bateratua egitea eta Bidasoa, Urdazuri eta Urumea ibaien kalitata hobetu nahi da eta bazkide bakoitzak bere lana dauka.