Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Senperen joko du agorrilaren 19an

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 10a, 08:06

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Senpereko Larreko aretoan joko du agorrilaren 19an.

Donostiako Hamabostaldia sailarekin elkarlanea, ortziralean 19:30ean Larrekon

Agorrilaren 19an, ortziralean 19:30ean Senpereko Larreko aretoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzen ahalko da, gan den urtean bezala, Donostiako Hamabostaldia sailarekin elkarlanean. Sartzeak 3 eta 15 euro artean izanen dira. 

 

Agorrilaren 26an, 19:30ean, Terranova eta Easo koroak entzuten ahalko dira Jondoni Petrikari elizan. Sartzeak 3 eta 15 euro artean.

Azkenik irailaren 8an, musikari gazteen emanaldia eginen dute Ravel Academia sailaren kari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun