Famili guztientzako aktibitate ugari izanen dira egun osoan. Artisautza azoka herriko plazan eta horrez gain umeentzako puzgarriak eta joko ugari. Monasterioa, lezeak edo errota bisitatzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek.
Egitaraua
10:00etan Artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari ttikientzako.
12:00etan burdin mineralez kargatuak dauden idiek tiratutako orgak helduko dira Monastegira, Olagizonek aztertuko dute, eta abadeak Plentziako benakeroei ordainduko die. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia.
13:00etan Kultur Etxean hitzaldia izango da: Maria del Mar Larrazak ‘Fueros y Gamazada’ hitzaldia eskainiko du.
14:30 “Zikiro jate” bazkari herrikoia (Mechoui).
16:00etan Bankako Menditarrak taldearen kantaldia.