Erakusketaz gain, bi larunbat goizez, 13an eta 20an, oinezko ibilaldi bat Senpereko xendretan barna eginen da eta gero, Larraldean, parte hartzale guziekin, arratsaldean, bazkari -animazio-poesia giro bat sortuko.
Erakusketa eta ibilaldiekin batera, abuztuaren 7an arratsaldeko 5etan, Jokin Lasak, Miquel Saumell musikariarekin batera, konzertu berezi bat eskainiko du, Peli Markiegi (1905-1946) Debako olerkari funtsezkoaren testoak abestuz.
Abuztuaren 13an, erakutsiak izanen dira arratsaldeko 5etan: Josu Jimenez-Maiaren ''Orbel azpiko haikuak'' eta Hatsa elkartearen 'olerki bustiak 2016' bideoak.
Abuztuaren 20ean Maddi Zubeldiak arratsaldeko 5etan berak sortutako abesti batzuk emanen ditu eta Maddi Anduezak larunbat arratsalde batez, biolin pieza bat edo bi interpretatuko.
''Hats-Arte'' erakusketan parte hartuko duten artistak hauek dira: Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Iñaki Bastarrika, Idoia Beratarbide, Juan-Manuel Galarraga, Itziar Gomez, Castella-Andueza Ennio, Gustavo Castella, Koldo Goitia, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Manuel Iturrioz, Josu Jimenez-Maia, Gabriel Korta-Rekarte Jokin Lasa eta Miquel Saumell, Ainara Maia, Maite Ramos-Fernandez, Andoni Salamero, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora, Jose Mari Zendoia eta Maddi Zubeldia. Larraldeako ateak zabalik izanen dira abuztuaren 5-6-7an, abuztuaren 12-13-14an eta abuztuaren 19-20-21ean, 16:00etatik 20:00etara.