Ramon eta Celedonio Sanchez anaiek Espainiako kitarra flamenkoaren lehen saria irabazia dute, bertze zenbait sariren artean eta eszenaleku gainean Paco de Lucia, Uvry Gitlus edo Yehudi Menuhin musikari handiekin jo dute Mundu osoan. Zenbait diska grabatu dituzte. Urdazubiko emanaldirako, Nani Sanchez, Matices taldeko kantari eta dantzaria izanen dute lagun. Emakume honek urteak daramazki Mexikon dantzan eta Inter-Américas lehiaketako flamenko baileko urrezko domina eskuratua du. Puebloko Unibertsitate Iberoamerikarreko Flamenco konpainiako zuzendaria da
Emanaldiaren aitzinetik, 18:00etan, Paco de Lucia gitarrajolearen bizia azaltzen duen La búsqueda filma eskainiko dute (7 euro), Celedonio Sanchezek aurkeztua. Kontzertua, aperitifa eta afariaren prezioa 35 eurokoa da eta txartelak Urdazubi, Sara eta Ainhoako Turismo Bulegoetan, 948 599070 telefonora deituz eta www.terreetcotebasques.com webgunean eskura daitezke.