Sartzea urririk izanen da eta 300 bat erakusketari espero dituzte plazan eta kiroldegian
Laugarren urtez Fiesta des Brocks selauru huste handia iraganen da Saran. Uztailaren 16 eta 17an, larunbat eta igandean, 300 bat erakusketarik beraien erakusmahaiak instalatuko dituzte plazan eta kiroldegian: zaharkinak, kolekzioak, liburuak eta bertze gauza ainitz erosten ahalko dira. Kukuso edo zaharkin merkatuan sartzea urririk da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.