Datozen emanaldiak
Udako lehen emanaldia izanen da asteazkenekoa, baina agorrilean eta irailean ere izanen dira gehiago.
Jean Rondeau pianojolearen inguruan goi mailako kontzertua eskainiko da gela berean agorrilaren 4an, 21:00etan. Miarritzeko piano klasikoa nazioarteko festibalaren zazpigarren edizioaren karietarat iraganen da hitzordu hori. Agorrilaren 19an, 19:30ean, beti ere Larrekon Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzen ahalko da, gan den urtean bezala, Donostiako Hamabostaldia sailarekin elkarlanean. Sartzeak 3 eta 15 euro artean. Agorrilaren 26an, 19:30ean, Terranova eta Easo koroak entzuten ahalko dira Jondoni Petrikari elizan. Sartzeak 3 eta 15 euro artean. Azkenik irailaren 8an, musikari gazteen emanaldia eginen dute Ravel Academia sailaren kari.