Giro bikaina izan dute Senpereko Jondoni Petri bestetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 6a, 10:52
Ahate jokoa egin zuten igande arratsaldean Senpereko gazte zaldunek.

Larunbat eguerdian txupinazoa bota zuten eta igandean ahate jokoa izan zuten

Jondoni Petri kari ospatu dira Senpereko bestak, uztailaren 1etik 5era. Larunbatean bota zuten txupinazoa eta arratsean kontzertuak ere izan zituzten. Igandean ospatu zuten Herritarren Eguna. Herriko Etxeak zintzur bustitzea eskaini zuen eta herri bazkaria ere izan zuten. Bazkalondoan besta komiteen arteko jokoak eta ohiturazko ahate jokoa izan zuten. Astelehen eta astearteko hondar egunetan ere izan zituzten dantzak, musika, pilota eta bertze hainbat animazio.

 

Amotzekoen txanda

Orain Senperen, amoztarrek hartuko dute lekukoa uztailaren 13tik 17rat. Lehen eguneko paella haundiaren dastatzearen ondotik, biharamunean country dantza ikastaroak eskainiko dituzte. Igande arratsaldean, Menditarrak gizon taldearen boz ederrez gozatzen ahalko da. Aldude ibarreko gizonek ohiko euskal errepertorioa emanen dute Amotzeko kantuzaleen artean. Besta on!

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun