Kermeza ospatuko dute uztailaren 10ean Saran

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 6a

Igandean meza, pilota partidak goiz eta arratsaldez, bazkaria, haurrentzako animazioa eta selauru hustea eginen dituzte plazan

Uztailaren 10ean kermeza ospatuko da Sarako plazan. Goizeko 10:30ean meza izanen da, ondotik 11:30ean pilota partida. Eguerdi eta erdietan deneri idekitako bazkari bat antolatua da plazan berean.

Menu ona pentsatua izan da herri bazkarirako: salda, entsalada ahuntz gasna beroarekin, idikia saltsan patatekin, gasna eta txokolate eta udare biskotxa, arnoa kafea eta ttotta, hori dena 20eurotan helduentzat eta 8 euro haurrentzat. Jatekoa etxera eramateko aukera ere izanen da. Eguerditan Ipotxek haurrentzako animazio bat antolatuko du. Arratsaldean, 16:30etik aitzinera bertze pilota partida bat jokatuko da. Egun osoan, selauru huste bat izanen da plazan. Euria egiten badu Lur Berri gelan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun