Uztailaren 1ean, ortziralean zikiroa eginen dute 21:30ean, Mixpirarrak klikak animaturik.
Biharamunean, uztailaren 2an, larunbatean 12:00etan, txupinazoa izanen da, usaian bezala, urteko kirolari hoberenekin. 14:30ean beer pong nazioarteko txapelketa. 15:00etan senpertarren ibilaldia. 16:00etan eta 17:00etan pilota partidak esku huska. 18:00etan 10 kilometrako lasterketa. 21:00etan axoa, ttoro eta angila jatea Santiagi jatetxaean. 22:30ean Txapelpunk, Ze esatek eta Trikizio taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Uztailaren 3an, igandearekin herritarren eguna ospatuko da, herriko etxeak eskainiko duen zintzur bustitzea eta herri bazkariarekin. Goizez errebote partida jokatuko da frontoian. 16:30ean besta komiteen arteko jokoak, ahate jokoa… 19:303an Familiak Kantuz eta Eneko Labeguériren kantaldia 20:00etan. Afaria La Nivelle jatetxean eta dantzaldoa Xitoak taldearekin.
Astelehenean, uztailaren 4an, 16:00etan pilota esku huska frontoian eta 19:30ean Xiberotarrak taldearen kantuak preziatzen ahalko dira. 20:30ean Mutxikoak Patxi Konpainiarekin, afaria Totta jatetxean eta dantzaldia Herritmo taldearekin.
Asteartean, uztailaren 5ean, herriko saltzaileek eta ostalerrek apailatuko dituzten animazio eta dastaketak izanen dira goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara. 19:30ean kontzertua Piarresekin eta 21:00etan berbena Mat G-rekin.