Larunbat arratsaldeko 6etan ikusgarria eskainiko dute ikasleek eta gero denei idekia izanen den afaria
Ekainaren 25ean San Josepe eskola publikoak bere besta eginen du kiroldegian. Arratsaldeko 6etan haurrek ikusgarri bat emanen dute eta ondotik denei idekia izanen den afari bat antolatua da. Xehetasun gehiagorentzat eskolara deitu behar da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.