Erramun Martikorenak kantaldia eskainiko du ekainaren 10ean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Joxe Angel akordeoilaria izanen du lagun Erramun Martikorenak Urdazubiko kantaldian.

Ortziral arratseko 8:30ean Kultur Etxean

Ekainaren 10ean, ortziral arratseko 8:30ean kantaldia eskainiko du Erramun Martikorenak Urdazubiko Kultur Etxean. Urdazubin berriki estreinatutako Kultur Etxean eskainiko den lehen emanaldia izanen da.

 

Emanaldia ortziralean 20:30ean hasiko da eta ordubetez Erramunen doinu ezagunenak entzuteko aukera izanen da Joxe Angel Elizalde soinujoleak lagunduta. Sarreren prezioa 7 eurokoa da, 9 urte bainn ttikikiagoentzat doan da eta 10 urtetik 16 bitartekoentzat 3 euro. Sarrerak Urdazubiko informazio bulegoan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun