Urdazubiko Ikaburuko lezeak Tripadvisor bikaintasun ziurtagiria eskuratu du

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 9a, 13:00
Ikaburuko lezeari buruzko iritzi ona eman dute Tripadvisor webguneko erabiltzaileek.

Urdazubiko Ikaburuko lezeak Tripdvisor bikaintasun ziurtagiria eskuratu du berriki. Sari hau duela sei urtetik honat ematen dute, aitzineko urtean Tripadvisor bidaiarien webgunean aldeko iritziak izan dituzten ostalaritza negozien lorpenak errekonozituz. 

 

Kalitate goreneko esperientzia eta zerbitzu bikaina eskaintzen duten lekuak saritzen dira, bidaiarien iritziaren kopurua eta kalitatea kontuan hartuz. Honela, erreserbak egiterako orduan, bidaiariek leku hauekiko konfidantza handiagoa izaten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun