Bertzalde, festibalak ikusgarriei leku bat eskainiko die, eta aurten Bilaka kolektiboaren Negua ikuskizuna emana izanen da. Kontzertuez gain, egun horrentzat eraikia izanen den usotegi dorre batetik Berut eta Martial Jésus disko jartzaileek musika zabalduko dute. Arratsaldeko 3etatik 7ak arte haurrentzat xoko bat izanen da, leku bat lasaitzeko, eraikitzeko eta gozatzeko, sartzea urririk izanen da 12 urtera arte. Bertze txartelak salgai dira Weezevent web gunean, 9 eurotan.