Pentekoste Eguna ospatuko dute Dantxarinean maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 13a

Txomin Iribarrenek eta Santiago Villaresek eman dute asteleheneko ospakizunaren berri.

1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari

Dantxarineko Pentekoste Eguna ospatuko dute maiatzaren 16an, astelehenarekin. Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteko presidentea Txomin Iribarren eta Santiago Villares Urdazubiko alkateak ortziral egoizean egindako aurkezpenean eman dute egitarauaren berri. 

 

Bigarren Gerra Mundiala ondoren mugak itxiak egon ziren urtean zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau besta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 urte ospatzeari utzi zioten. Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak besta hau berreskuratu du azken urteotan.

 

Egitaraua

10:00etan Puzgarriak, musika eta zezen mekanikoa.

11:00etan Euskal dantza.

11:30ean Sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan.

12:00etan Herri Kirolak Larretxea anaiekin.

13:00etan egunaren bukaera.

 

Egunean bertan 1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari. Irabazleak bi hilabete edukiko ditu dirua bentetan gastazeko. Irabazleak benta guztietatik pasako da kabriolet batean txeke guztiak jaso ditzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun