Larunbat arratsean antolatu du Sarako Gaztetxeak, igandean Senpererat joateko lehen urrats moduan
Maiatzaren 7an, Herri Urrats bezperan, Sarako gaztetxeak Urrats gaua antolatu du. Gaztetxe aitzinean Baionako South Side Familia Ska, Coldust, Revolta permanent eta Tortuga sound taldeak entzuten ahalko dira. Kontzertuak, larunbat arratseko 9etatik goiti hasiko dira, sartzea 4 eurotan. Bertan, ogitartekoak jan eta puntxak edaten ahalko dira.
2016 mai 05 Baztan
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.