Urdazubiko Salbatore bestak ere maiatzaren 4an abiatuko dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 3a, 07:56
Karpako mahainguruan eginen dituzte Urdazubiko Salbatore bestetako ospakizunetako aunitz.

Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazotik hasi eta igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute

Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzt. Maiatzaren 4an, asteazken arratseko 8etan bitako dute txupinazoa eta ezkil-jotzea eta herri afaria ere izanen dituzte. Ortzeguneko paella jatea, ortziraleko kontzertua, larunbateko zikiro jatea eta igandean Anaxtaxiren agurre prestatu dute.

 

Maiatzak 4, asteazkena

20:00 Txupinazoa eta ezkil ­jotzea herriko trikitilariekin bestei hasiera ­emateko. Aperitif ttiki bat ere emana izanen da. 21:30 Herri ­afaria plazan Hauspolariek alaiturik.

 

Maiatzak 5, ortzeguna

11:00 Meza nagusia. 12:00 Aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30 ­Haurrendako jokuak. 21:30 Paella jatea eta ondotik, Trikidantz taldearekin dantzaldia.

 

Maiatzak 6, ortziralea

12:00 Gorriti bere animaliekin. 14:00 Ugarana emakume elkarteko kideen ­bazkaria. 16:00 Haurrendako jokuak. 19:00 ­Txokolatada plazan. 19:30 Asier Kidan magoaren ikuskizuna 23:30 ­Kontzertuak: Zernai, Tumatxak eta ­talde ­sorpresa.

 

Maiatzak 7, larunbata

14:30 Zikiro jatea Irungo Atxegiña txarangak alaiturik eta gero kalejira herriko karriketan barna. 16:30 Haurrendako jokuak. 21:00 Indar berri­tzeko zingar jatea eta giro onari eusteko Los excelentes mariatxiekin dan­tzaldia. 00:00 Gabezin taldearekin dantzaldia.

 

Maiatzak 8, igandea

16:30-17:30 Nesken frontenis finala eta mutikoen pala finala. 18:30 Anaxtaxiren agurra: Pintxoak eta musika denentzat eta boletoen zozketa. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun