Euskal Kantuen Jaia ospatuko dute Arkupeak elkarteko bazkideek Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 20a

Guateke taldeak girotuko du bazkalondoa Dantxarinean.

375 lagunek emana dute izena apirilaren 21ean Venta Peion eginen den ospakizunean parte hartzeko

Apirilaren 21ean Euskal Kantuen jaia ospatuko da Dantxarinean. Arkupeak elkarteko 375 pertsonek eman dute izena, datu aipagarria oso, Ibardin eta Sunbillan berriki antzeko bestak ospatu dituztela jakinda. 

 

Ortzegunean 13:00etan hasiko da besta, Dantxarineko Venta Peion. Jatetxera sartzeko aurrez erositako txartela aurkeztu beharko dute guztiek. Egitaraua lau zatitan banatu dute: hasteko, ordu betez, euskal kantu sorta ezaguna abestuko da (liburuxka bat banatuko da bertan). Gero Guateke taldeak emanaldia eskainiko du eta hauen ondotik, berriz ere euskal kantuak abesteko aukera izanen da. Bukatzeko Joxe Angel arituko da akordeoiarekin giroa jartzen, iluntzeko zortziak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun