Artearen eguna antolatu dute apirilaren 16rako Saran

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 13a

Ohiko merkatuaz gainera, herriko eskulangileen ekoizpenak eta proiektuak aurkeztuko dituzte Sarako plazan larunbatean.

Garabia kolektiboak antolaturik, herriko eskulangileen ekoizpenak eta proiektuak aurkeztuko dituzte plazan

Garabia kolektiboak antolaturik, Artearen eguna iraganen da apirilaren 16an plazan. Larunbat goizeko 9etatik goiti, usaian bezala Sarako merkatua eginen da baina denbora berean herriko eskulangileek ere haien ekoizpenak erakutsiko dituzte, eta Iletegiak bere proiektua aurkeztuko. 

 

11:00etan kolektiboak asmaturiko sorpresa bat ikusten ahalko da eta jarraian zintzur bustitze alaitu bat eginen da musika, bertsu eta mutxikoekin. Ondotik,13:00ak aldera, ekoizleen bazkaria eginen da, 16 euro/eusko eta erreserbatzeko 0687156130 zenbakira deitu behar da. 13:30etik 15:30era Ipotx-ek zirko tailerra bat proposatuko du 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun