Liburuaren sar hitza, Antton Kazabonek idatzia, berak irakurri zuen, «haurtzaroan barru-barruan gorde poz ttiki guztien kaxa xuria idekiz». Datoren urteko sar-hitzaren idazlea, Graxi Solorzano izanen da, horrela du suerteak Maksim Zestau olerkari gaztetxoaren eskuaren gandik, erabaki.
Zorionez urtero olerkari berriak sortzen dira, hala nola 24 olerkari gehiagok bai eta bi eskolatako haurrek ere parte hartu duten aurten. Hatsaren filosofian da, olerki idazleak behar duela olerki irakurle bilakatu, eta olerki irakurleak olerki idazle, Hatsaren Poesian idazten dutenen guzien artean, margolari, argazkilari, zizelkari, musikari eta artista asko izanez, aurten erabaki da 'Hatsa Arte'' deituko den erakusketa baten antolatzea: Larraldean Abuztuko lehen hiru asteen barnean . Beraz parte hartu nahi duten guzieri atea idekia zaie.
Olerkarien Eguna abian
Bertzalde, Olerkarien Eguna deitu ekimena hasi zen apirilaren 2an Larraldean Lastozko ihesgunetan argazki-testo bideo batekin. Orai, uztaila arte, norberak bakarrik edo beste batzuekin egituratu lezaken ekitaldi poetiko guziak sartu daitezke Olerkiaren Egunaren ekimen hortan. Azkenik, Hatsa elkartetik aipatu dutenez, «gure miresmen sentikorrenak, Joanmari Irigoien-i, Imanol bere anaiaren laguntzarekin, duen gaixotasunaren haraindikatuz, gure artean eguna iragan duelako. Agur bero bat ere, Euskal herritik hurrun diren hatsakide guzieri eta bereziki Moskuko Leire Zabala, New Yorkeko Elizabeth Macklin, Uruguaieko Leonat Egiazabal, Erromako Alex Mendizabal, Bartzelonako Goiuri Unanue-ri».