'Jalgi' leloa izanen da aurtengo Herri Urratsen ardatza

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 6a, 07:00
Apirilaren 4an aurkeztu dituzte aurtengo kanta eta bideoa.

Maiatzaren 8an iraganen da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Senpereko aintziran

"Euskara jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura" hitzak idatzi zituen Bernart Etxepare idazle ezagunak 1545. urtean. Eta hitz horiexei oihartzuna eman nahi die Seaskak 2016ko Herri Urrats ospakizunean. 33. edizioa beteko du bestak eta lortzen den dirua Bernart Etxepere lizeoaren eraikin berria finantzatzeko bideratuko da. Dagoeneko entzun eta ikus litezke aurtengo kanta eta bideoa.

Esne Beltza musika taldeak egin du kanta, eta bideoa, berriz, Joana Asurmendik, Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohiak. Jauzi bat proposatzen dute aurtengo antolatzaileek. Hortik, aurtengo leloa: Jalgi. «Euskara mundura atera dadin, euskaldunoi dagokigu jauzia egitea, alai eta baikor, gure hizkuntza zaharrak merezi duelako». Logotipoan ere ideia bera bildu dute, Senpereko lakuak osatutako mundu baten irudiarekin. «Baduelako han eta hemen bere lekua», euskara mundu osora zabaltzeko herriak urratsa egitea izango du erronka Iparraldeko ikastolen jaiak.

Erlazionatuak

Herri urrats 2016 bideoklipa

Ttipi-Ttapa 2016 api 06 Xareta   Senpere

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun