12. Neska Korrika eginen dute apirilaren 3an Azkainen

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 1a

Igandean 10:30ean abiatuko da lasterketa

Aurten ere Neska Korrika antolatu dute Azkainen, emakumeei zuzendutako 7 kilometroko lasterketa. Integrazio Batzordea sustengatzeko lasterketa da eta A.S. Elgarrekin eta Turismo Bulegoaren laguntzaz antolatua da. Apirilaren 3an, igande goizean izanen dute hitzordua Azkainen.

 

09:45ean Neska Korrika oinezko martxa abiatuko da. 10.15ean denen arteko berotzea eginen dute. 10:30ean Neska Korrikaren abiatzea eginen da. 10:40ean Neskatxa Korrika abiatuko da eta 10:50ean Neska Junior.

Eguerditan, Mutxikoak, taloak eta poteoa izanen dira Azkaingo plaza inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun